XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Izkuntzaren erabilkera berezi batzuetan (esate baterako izkuntza literarioa berba egiteko erabili, edo erlijio gaietako izkuntza izkuntza jatortzat erabili).

D) Plangintza diakronikoa
Plangintza au bere sarritan radikala izaten da.

1. Izkuntza ila biztuteko.

2. Izkuntza idatzia berbetan egiteko erabiltzen da, eta agozkoa idazteko (ikusi goian B3).

3. Izkuntza moltso barri bat sortzen da.

4. Dagon izkuntza bat il edo ilten itxi.

Linguistikatik kanpoko plangintza oneik soziolari eta politika zientzietan aituei lotuta agertuko leitikez geien baten.

Argitaratutako lanak, ikusten dituez plangintza oneik eredu tipikoak lez.

Olako plangintza, sarritan izkuntza bat jente askori erakutsi bearragaz alkartuta egoten da.

Orregatik plangintza onek bere menpean izaten dau izkuntza plangintzaren bat.

Argi eta garbi agertzen da, azterketa on bat bear dala, aitatu ditugun plangintza motak, linguistikatik kanpora dagozanak, eta metodoei eta elburuei buruzko erabakiak, noraino kutsatzen daben izkuntza bakotxa.

Plangintza erdi linguistikoak.

A) Idazkera.

1. Idazkera aldatu (esate baterako logogrifo dan idazkeratik alfabetikora aldatu, bokalen idazkera diakritikotik, idazkera alfabetikora).

2. Aldatu idazkera sistemaren bereizkuntza batzuk (esate baterako maiuskulak sartu, grafia bakarrak digrafien ordez; kendu idazkera bereziak asieran eta amaieran; kendu marratxoak berba bitartean, Etiopian lez).

3. Izkien edo letren aldaketa (esate baterako idazkera zirilikotik, latinezko izkietara Yugoeslabian lez; idazkera gotikotik latinaren izkietara, alemanarentzat; idazkera bereizkuntzak obetu).